Sare mankomunatua, landa-eremuen alternatiba!
Ollo eta Oltzaren sare mankomunatua
Telekomunikazio-azpiegitura bat, guztion onerako
Interneterako
sarbidea errazten dugu zuntz optiko mankomunatuko sare bat eraikiz eta
kudeatuz, sare hori bultzatzen, finantzatzen edo erabiltzen duten eta
konektatzen diren eragileei esker. Horrela, erabiltzaile izan nahi duten
pertsonei aukera ematen diegu baldintza berdinetan egoteko.
Internetera
sartzeko giza eskubidea defendatzen dugu, gizarte-ekintzarako eta
gizarteratzeko oinarrizko tresna gisa; horregatik, gure sareak beti
sustatzen du ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzazkoa, eta
informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzen du, landa-eremuen
eta hiri-eremuen arteko eten digitala ezabatuz.

Sarearen printzipioak
Irekia
Edozein pertsona sar eta konekta daiteke diskriminaziorik gabe.
Askea
Konektatzen denak edozein jarduera ekonomiko, sozial edo kultural egin dezake, edukia eman edo, besterik gabe, trukatu.
Neutrala
Zirkulatzen duten edukietan eta erabiltzen den teknologian edozein erakunde publiko edo pribatuk ez duela esku hartzen ziurtatzen dugu.
Sare mankomunatuari buruzko galderak
Proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa eragile askoren bitartez lortzen da, besteak beste, herritarrak berak, Guifi·net Fundazioak, Olloko Udalak, Oltza Zendeako Udalak eta operadoreek.
Ekarpen bat egiten proiektua hazten lagundu eta sarea parte-hartzaile guztiekin partekatzen dela ziurtatzen duzu.
Gainera, ekarpen horri esker, hileko tarifan bizitza osorako murrizketa izango duzu.
Ollo-Oltzako erabiltzaile zaren aldetik, zure hileroko ordainagiritik "lineako kuota" kontzeptua ezabatzeko aukera duzu 1.200€ - ko ekarpena eginez, hauek Ogasunean desgrabatzeko aukera izanik. Ekarpena:
-
Sarea zure etxera edo enpresara iristearen kostua estaliko duzu.
-
Ez duzu inoiz gehiago kontzeptu hori ordaindu beharko operadoreekin.
-
Horrek esan nahi du 17€ euroko deskontua izango duzula hileko fakturan.
Adibidez, ekarpena eginez gero: zure hileko faktura 45€-koa bada, 28€ baino ez dituzu ordaindu beharko Interneterako sarbide - zerbitzu gisa, azpiegitura ordaindua egongo litzatekeelako.
Zeuk erabaki. Ollo-Oltza sare mankomunatuan erabiltzaileari "lineako kuota" ren kostua betiko ezabatzeko aukera duela jakinarazten diogu, hau da, hilean 17€, urtean 204€.
1.200€-ko ekarpen egiten baduzu, 3,8 urteren buruan amortizatuta izango duzu zenbatekoa.
Egiten ez baduzu, 17€ ordainduko dituzu beti, gainerako telekomunikazio-konpainietan bezala.
Ez da derrigorrezkoa ekarpen bat egitea, baldin eta gainerako parte-hartzaileen finantzaketa lortzen bada proiektua egin ahal izateko. Baina garrantzitsua da jakitea, ekarpenarekin, inguruku gainerako bizilagunei sarea zabaltzen laguntzen diegula, eta horrela, edozein pertsonak izango duela eskura Internet, eten digitala ezabatuz.
Ordainketa egiteko bi modu dituzu:
-
Ekarpentzei buruzkoGuifi·net Fundazioaren web orriaren atalaren bidez, zure datu pertzonalak (NANean daudenak) eta zure txartelarenak sartuz.
-
Edo, bestela, SEPA mandatuaren bidez egiteko aukera duzu. Bankuko helbideratzea agintzen duen dokumentua helaraziko dizugu paperean.
Ekarpena hiru modutan egin dezakezu:
-
Ordainketa bakarrean (1.200€).
-
Bi ordainketatan zatitua (600*2)
-
Hiru ordainketatan zatitua (400*3).
Zatikatua izanez gero, ordainketak lehenengo ordainketaren ondorengo hilabeteetan egin beharko dira. Ordainketaren erdia konektatu aurretik egin ahal izango duzu, eta beste erdia konektatu ondoren.
Zalantzak dituzu?
Jar zaitek gurekin harremanetan ollo-olza@guifi.net edo 623 52 65 29